Zer da?

900m2 baino gehiago dituen argazki eta bideo estudio bat gara. Gernikan kokatuta eta Euskal Herri mailan aurkitu daitekeen argazki/bideo estudio handienetakoa, non zure proiektuak sortu eta garatu ahal izateko erraztasunak ahalbidetuko ditugun. Zuk proposatzen dituzu ideiak eta guk jartzen ditugu baliabideak.

Baina zer egin daiteke bertan?

Denetik! Bere espazio zabal eta akustika onak mota ezberdinetako aktibitateak aurrera eramateko aukera ematen digu, adibidez:

  • Argazki saioak.
  • Bideoklip baten grabazioa, zuzeneko soinuarekin.
  • Tailer eta kurtso ezberdinak.
  • Esposizioak.
Arrate estudioa, Zaida

Lekua

Arrate estudioa, Arriguri

Arrate estudioa Gernikan kokatzen da, “Arrate” bodega izandakoaren eraikinean hain zuzen ere, honen izena mantenduz. Berrituriko eta 900m2-ko azalera duen solairu batean datza, bertan argazki saioak, bideoklipak, tailerrak, klaseak edota esposizioak egiteko aukera izanik. Estudio hau aloka daiteke, bai orduka edo egunka.

Informazio gehiago nahi izanez gero e-mail bat bidali hurrengo helbidera: