Guri buruz

Keldor Gerrikagoitia Arrate estudioa

Keldor Gerrikagoitia

Argazkilari eta Arrate Estudioaren arduraduna. Argazkilari munduan natura eta paisaietatik hasi ondoren, estudio munduan guztiz sartzeko bodega hau berriztu eta Arrate Estudioa sortzeko aukera eman duen pertsona. Flash eta foko artean ikusiko duzue beti gauza berriak probatzen.

Ander Mateos Arrate estudioa

Ander Mateos “Totxo”

Bideogile, argazkilari, … eta gainera botatzen zaiona hartzeko prest dagoen pertsona. Arriguriren funtsetako bat eta bideogintza eta edizioan espezialista Arrate Estudioan. Musikari eta kamara analogikoei dien zaletasuna lagun duela, bere burua beti gauza berriak lantzen dabil nahiz eta denboraren menpe bizi.

Kepa Bórdes Arrate estudioa

Kepa Bordés "Pitis"

Argazkilaria eta beste esparruetan laguntzaile. Paisaien argazkitan aditua eta estudioan hasiberri, estudioko sesioetara paisaietan landutako konposizio teknikak eta ideiak eramaten dituen pertsona. Egiten diren lanen “making off”-en argazki eta idatziak ere egiten ditu, blogean topatuko dituzue.

Arriguri Arrate estudioa

Arriguri

Ikusentzunezko produktora baten egiturapean beraien behar izan artistikoak asetzen dituen euskal sortzaile talde bat da. Irudi eta soinuarekin arduratsu, bideo eta argazkigintzan adituak, eta sormenerako mugak apurtzen topatuko dituzue Arrateko espazioen mugen barruan.